Antzerki zikloa

Bi emakumeren testigantzak nagusi izango dira gaur, eszenatoki gainean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00

'S(u/a)minetik bakera', antzerkia ikusteko aukera gaurkoan, antzerki zikloaren eskutik, arrratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin. 

Antzerki zikloa antolatu dute, gaurko eta martxoaren 17rako Hernanin, bizikidetzaren aldeko herritar ekimenaren eskutik, Hernaniko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 

Hernaniko herritar desberdinek osatzen duten elkarrizketa foroa da, aipatutako bizikidetzaren aldeko herritar ekimena. Antolatzaileek diote, «Hernanin diren eta izan diren bizipen anitzei ahotsa ematea oso garrantzitsua da». Gainera, orain arte egin duten ibilbidean, ohartu dira, Hernanin, giroa aldatu bada ere, badirela oraindik inkomunikazio eta ez ezagutza espazio nabarmenak, «eta oso bizirik dirauten bizipen eta minak ere bai». 

Hori horrela, gaur hasiko den antzerki ziklo honen helburu nagusia, «gure herriko bizipen desberdinei ahotsa ematen laguntzea da, elkar entzunez eta ezagutuz» azpimarratu dute. Horretarako, bi porposamen artistiko eskainiko dituzte, gaur eta martxoaren 17an. «Bertan, antzezturiko eta jasotako testigantzak, sufrimendu mota guztiak jasotzen badituzte ere, gure herrian diren bizipen eta testigantzak ere azaleratzeko bide egokia iruditu zaigu».
 

Gaurkoan, bi emakume arrasatearren testigantzak

Gaurko antzerkia, zuzenean interpretatzeko sortu den «musika konposizio baten bidea da», eta bi hilketetan eragindako doluetan piztutako sentipenak eta hausnarketak «lagunduko dituzte, literatura erreferentziek, irudiek eta musikak». Bi emakume arrasatearrek kontatuko dituzte bizipenak, Sandra Carrasco, «ETAk eraildako Isaiak Carrascoren alabarena», eta Olatz Etxabe, «BVEek eraildako Iñaki Etxaberen alabarena». 
Patxi Lurrak zuzendu eta idatzitako antzerkietara gonbitea luzatu nahi izan dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!