Oztopo lasterketak

Denontzateko kirolariak, Mallorcan protagonista

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00
Juniorrak erakutsi dute harrobia dagoela atzetik.

Denboraldia hasi berri dute eta Ismael Mateo eta Almudena Carvajal podiumera igo dira Espainiako Serietan. 

Hernaniko Denontzat taldeak ongi baino hobeto hasi du aurtengo denboraldia. Espainiako National Serieseko lehenengo oztopo lasterketa korritu zen Mallorcan, Spartan Race, eta bertan nagusiak eta txikien talde bat joan zen. Nagusietan Ismael Mateok bere adin mailan irabazi egin zuen eta Almudena Carvajal hirugarren geratu zen bere kategorian. Europeora sailkatu dira baita Lucio Roman, Aritz Iginitz, Igor Arruti eta Kepa Usabiagarekin batera.
Lasterketa ona egin zuten David Andres, David Garcia, Oscar Fernandez, Iban Barrutia, Lourdes Gonzalezek eta Sergio Granadok; eta zer esanik ez Marko Usabiaga eta Asier Gurrea juniorrek, bigarren eta hirugarren amaituz, hurrenez hurren.

Espainiako serieek bost lasterketa dituzte aurten, irailean Europako Txapelketak jokatuko dira, eta azaroan Mundukoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!