Boleibola

Hernaniko neskak lehenengo postuan sailkatu dira azken ligaxkara

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00

Hernaniko jokalaria erasoan Voleyviñakoaren blokeoa gainditzeko asmotan.

Zarautzeko Lizardi 1-3 garaitu dute, eta Gipuzkoako Txapelketaren bila arituko dira, Kostkas eta Lizardi berarekin.

Hernaniko taldeek hiru partidu jokatu dituzte asteburuan. Euskal Ligan mutilek 0-3 galdu zuten Voleyviña talde indartsuaren aurka, senior neska taldeak garaipen ederra lortu zuten Zarautzen, Lizardiren kontra, 1-3, eta kadete neskek 3-0 garaitu zuten Laskorain. 

Senior neskek ez zuten lan erraza izan Zarautz aldean, bertako Lizardi talde indartsuaren aurka. Partidua burrukatua izan zen eta nahiz eta lehen jokoa etxekoentzako izan zen 25-21, hortik aurrera hernaniarrek bere maila azaldu zuten eta segidan hiru joko irabazi zituzten. Beraz, partida 1-3 amaitu zen. Emaitza honekin Hernaniko taldea lehen postuan sailkatzen da azken ligaxkarako eta bertan izango ditu aurrez aurre, Kostkas Donostiako taldea eta Lizardi zarauztarra, bigarren eta hirugarren sailkatuak. Hiru talde hauen artean jokatuko dute aurtengo Ligako azken fasea.


Mutilek ezin, Voleyviña indartsuaren aurka

Euskadiko Ligan, mutilak baja dezenterekin hartu zuten Errioxako Voleyviña taldea, eta espero bezala ez zen lan erraza. Aurkaria lehen postuetan egonik talde sendoa dela erakutsi zuen eta 0-3 galdu zuten hernaniarrek. Lehen jokoa berdindua izan zen, baina ondorengo bietan ongi nagusitu ziren bisitariak. Bigarren urteko neska kadeteak bikain aritu ziren eta 0-3 irabazi zuten Tolosako Laskorainen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!