Haur antzerkia

'Hansel eta Gretel', modu dibertigarrian

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 9a, 00:00

Larunbatean Hansel eta Gretel antzerkia ikusteko aukera izango dute 6 urtetik gorako haur eta helduek Biterin, 12:00etan. Grimm anaien ipuin klasiko honen bertsio dibertigarri honetan, bi protagonisten aitaren jatetxean hasiko da istorioa. Errezeta liburuak desagertuko dira aurrena, eta haurrak, gero. Sarrerak salgai daude hiru eurotan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!