Sos Arrazakeria-Martxa

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurrean, kanpaina pedagogikoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako martxa egingo da martxoaren 29an, «Zure papera ere garrantzitsua da» lelopean. 

Urtero moduan, Arrazakeria eta Xenofobiaren martxa gerturatuz doa, eta antolatzaileek adierazi duten arabera, erakunde guztien artean, parte hartze errekorra betetzen joan dira. Aurtengoan, kanpaina pedagokiko bat egitea dute helburu, «paperik ez duten pertsonen defentsa-gabezia agerian uzteko eta salatzeko». Horrez gain, asilo egoeran dauden pertsonen, kontraturik gabeko emakume langileen, eta oraindik lan egin ezin duten pertsonena ere salatu nahi dute. «Paperik ezak, behartzen ditu eguneroko infernua jasatera, era guztietako eskubideak falta zaizkielako». 

Martxoaren 29an izango da, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako martxa, «zure papera ere garrantzitsua da» lelopean.

 
Mobilizazioa babesteko, erakundeak

Martxa iragartzen duen liburuxka-kartela egiten da urtero, eta bertan mobilizazioa babesten duten erakundeen berri ematen da. Horretarako, aldez aurretik, antolatzaileek jakin behar dute, «dokumentua sinatuko duten Erakundeen izena». Beraz, atxikimenduak egiteko azken eguna gaur da. Eta gaineratu dute, «entitate bakoitzak egin beharreko ekarpen ekonomikoak eta hau egiteko prozedura aurrerago bidaliko dizuegun mezuetan adieraziko da, baina aurreko urteetan bezala izango da». 

Aipatutako atxikimendua egiteko, itxaso.agirre@sosracis­mo.eu helbidera idatzi, edo 943 32 18 11 telefonora deituz, eta Itxasorengatik galdetu. 
SOS arrazakeriako kideek diote, «zuen erantzunaren zain egongo gara, beraz animatu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!