Material Bilketa

Haur talibeen inguruko hitzaldia gaur, Nibirun

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Senegalgo haurrei bidaltzeko izango da material bilketa.

Izpizua kaleko Nibiru edergintza zentroan eskola eta sendaketa material bilketa jarri dute martxan, Senegalgo haurrei bidaltzeko. Eta gaur, hitzaldia eskainiko da.


Nibiru zentroak, gaur goizeko 11:00etan, hitzaldi bat antolatu du. Jerejef elkarteko kideak gerturatuko dira, «haur talibeekin gertatzen ari den bidegabekeria ezagutarazteko».

Azaldu dutenez, «talibeak Senegal, Ginea, Ganbia, Mauritania edo Malin jaiotako 4 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteak dira. Euren gurasoek, gehienak baliabiderik gabeko nekazariak, Marabu Koraniar eskoletako maisuen zaintzapean uzten dituzte haur hauek». Eta gaineratu dute,  «lehen bizimodu duina eskaintzen zitzaien, baina egun, bazterkeria, probrezia, esplotazioa eta indarkeria jasaten dituzte». 

Material bilketa, martxoaren 21arte

Eskolarako eta sendaketarako materiala jasoko da, eskolarako, bilduko dira koadernoak, folioak, arkatzak, plastilina....Sendaketarako materialari dagokionez, eskatu dituzte ur oxigenatua, Betadine edo pomada antiseptikoa, hesgailu edo apositoak, gasak, esparatrapua, konpresak, umeentzako antibiotikoa eta umeentzako Parazetamola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!