EH Irekian txapelen bila, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Mallabian jokatuko dira gaur lau finalak eta Elite mailan Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal ariko dira.

Euskal Herriko Irekiko txapelketaren finalak jokatuko dira gaur Mallabian 16:00etan hasita. Bertan lau final jokatuko dira eta horietako bietara palista hernaniarrak sailkatu dira. Elite mailan Amaia Irazustabarrenak eta Maider Mendizabalek txapela nahi dute lortu, baina horretarako aurretik Uxue Murillo eta Laura Saez gainditu beharko dituzte.

Bigarren mailan bikote hernaniar bat iritsi zen finalera. Garazi eta Olatzek txapelketa ederra osatu dute eta txapela irabazteko aukera izango dute Aiako taldearen kontra.

Gipuzkoako trinkete txapelketa hasiko da bihar
Asteburu honetan txapelketa berri bati ekingo diote palista hernaniarrek, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Guztira bost talde hernaniarrek hartuko dute parte; lau talde bigarren mailan eta bakarra lehenengo mailan. Azken hauek beranduago hasiko dute txapelketa eta bihar estreinatuko direnak bigarren mailako lau taldeak izango dira.

Donostiako Gaska trinketean joatuko dira hiru partiduak 10:00etan hasita. Lehenengo partiduan Hernaniko bi talde bata bestearen aurka ariko dira; Hernani 3 eta Hernani 2. Bigarrengoan Intxurre, Hernani 1en aurka dago iragarrita eta hirugarrengoan Hernani 4 eta Ramuntxoren artekoa.

Hondarribiko Txapelketako finalak gaur
Azkenik, gaur 11:00etatik aurrera Hondarribiko 5. Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira. Bertan Hernaniko palista gazteen erakusketa partidua egongo da eta goma txapelketako finalean Garbiñe Tijero eta Edurne Osa ariko dira. Tijero Sorabillarekin bikote osatuz eta Osak Ezkurdiarekin jokatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!