Hernanik antolatuko du biharko batel estropada Pasai Donibanen

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Gipuzkoako batel Ligaren zazpigarren jardunaldia Hernaniko Arraun Taldeak antolatuko du eta aurten Pasai Donibanen jokatuko da estropada, klubaren parean. Estropada 10:00etan hasiko da eta Hernaniko hamar batelek egingo dute arraun maila desberdinetan. Maialen trainerua ez da ariko gaur Pasai San Pedroko traineru estropadan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!