Barrenetxeak galdu, aurreneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Aldaberekin batera Sagardoaren Txapelketa jokatzen hasi da eta gaur beste partidu bat jokatuko dute beste bi bikotek.

Endika Barrenetxeak ez du nahi bezala hasi Sagardoaren Txapelketa. Lehendabiziko partiduan, Aldaberekin batera, 35-40 galdu zuten Matxin III eta Azpirozen aurka. Oialume Zar sagardotegia ordezkatzen dute Aldabe eta Barrenetxeak eta Petritegi irabazleek. Emaitza horrekin lau puntu batu ditu Petritegik B taldean eta bakarra Oialume Zar sagardotegiak.

Partidua ongi hasi zuten gorriek eta 20-8 aurreratu ziren, baina urdinak pixkana-pixkana aldea moztu eta 27na berdindu zuten partidua. 34garren tantora arte berdinduta joan ziren, baina hor bost tanto jarraian egin zituzten Matxin III eta Azpirozek eta 35-40 gainditu zituzten gorriak. Azpiroz izan zen pelotaririk azpimarragarriena.

Aurreneko fasean hiru partidu jokatuko ditu bikote bakoitzak eta beraz hurrengo partiduan puntuak batu behar dituzte Oialume Zar ordezkatzen duen bikoteak.

A taldea, gaur martxan
Gaur, 17:00etan, Galarretan Sagardoaren Txapelketaren bigarren partidua jokatuko da. A taldeari dagokio eta bertan Urriza eta Arruarte, Segurola eta Ionen aurka ariko dira. Gorriz jokatuko dute Urriza eta Arruartek eta Bereziartua sagardotegia ordezkatuko dute. Urdinak berriz Andoaingo Gaztañagaren ordezkariak dira.

Bailarako beste erremontistak, Zubirik, datorren astean egingo du debuta Sagardoaren Txapelketan. A taldean dago sartuta eta Ezkurra IIarekin batera jokatuko du txapelketa hau, Larre-gain sagardotegia ordezkatuz.

Gaurko jaialdian bai Barrenetxea eta bai Zubiri hirugarren eta laugarren partiduan daude iragarrita. Hernaniarrak Matxinekin jokatuko du eta goizuetarrak Ansarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!