Goiz Eguzki

«Nahi dugu Goiz Eguzki izatea, adin guztietako jubilatuak ondo pasatzera etortzeko tokia»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Mari Jose Lopez de Zubiria, Ana Rodriguez, Joshean Olano eta Angel Telleria, Goiz Eguzkiko bulegoan.

Joan den astean hartu zuen Goiz Eguzkiren zuzendaritza, Mari Jose Lopez de Zubiriak, Joshean Olanok, Ana Rodriguezek eta Angel Telleriak, zortzi bokalekin batera. «Berrikuntza ekarri nahi dugu, baina esentzia mantenduta».

Galdera ikurrez betetako hilabete batzuen ondoren, lasaitasuna nabari da berriro, Goiz Eguzkin. Dagoeneko hartu du erreleboa, zuzendaritza talde berriak, joan den asteko asteartean, otsailaren 25ean. Mari Jose Lopez de Zubiria da lehendakari berria, eta ondoan izango ditu Joshean Olano lehendakariorde, Ana Rodriguez idazkari eta Angel Telleria diruzain. Haiek osatuko dute talde koordinatzailea, eta zortzi bokal ere izango dira, hamabi laguneko taldea osatzeko.

«Berrikuntza ekarri nahi dugu Goiz Eguzkira, baina egoitzaren esentzia mantenduta. Gaur egunera egokitzea da helburua, eta horretarako ideia pila bat dauzkagu, baina pixkanaka joan­go gara aldaketak egiten», au­­rreratu dute.

Oraingoz, «erritmoa ez galtzeko», segida emango diete da­goeneko martxan dauden pro­iektuei. «Eta behin egonkortzen garenean eta Goiz Eguzki barrutik ezagutzen dugunean, gauza berriak gehitu eta aldaketa batzuk egingo ditugu».

«Bazkide kuotak helbideratzeak asko erraztuko luke lana»

Aurreneko aldaketa batzuk, de­na den, dagoeneko ari dira txertatu nahi­an. «Kontuak txukun eraman nahi ditugu, kontabilitatea egin, bazkide bakoitzaren fitxa osatu... Eta nahiko genuke, bazkide guztiek kuotaren ordainketa helbideratzea, prozesua errazteko. Hasi gara bazkideei esaten, eta oso ondo erantzuten ari dira. Aurreko batean, emakume talde batek irripartsu esan zigun baietz, egingo zutela; besteren batek helbideratzeko fitxa hartu, eta esan zigun fotokopiak egingo zituela, lagun guztiei emateko. Ea bazkide guztiak animatzen diren. Horrek lana erraztuko luke, denbora aurreztu, eta beste gauza batzuetarako aprobetxatu. Seku­­lako lana da bestela. 1200 bazkide, 10 euro ordaintzera etortzen badira...».

Nabarmendu dute, gainera, «ziur» daudela jubilatu gehiago egingo direla bazkide: «ateak zabaldu nahi dizkiogu Hernaniko gizarteari; adineko jendeari eta etorri nahi duten guztiei».

«Gure egitekoa da, adinekoak pertsona aktiboak izatea, ahalik eta denbora gehien»

Zuzendaritza berriak azpima­rratu nahi izan du, Goiz Eguzki ez dela zaharren egoitza bat: «adin guztietako jubilatuak ondo pasatzera eta gustora ego­tera etortzeko tokia da. Badago jendea, uste duena erresidentzia bat dela, eta horregatik ez dira etortzen 63-70 urtekoak; zaha­rragoentzako toki bezala ikus­ten dute, eta pertzepzio hori alda­tu behar dugu».

Horretarako, kultur eta kirol jarduera gehiago antolatu nahi dituzte: «jendea aktibo manten­tzeko modukoak, fisikoki zein mentalki; eta dibertigarriak, atse­ginak. Gure egitekoa da, adi­ne­ko pertsonak aktibo iza­tea eta mantentzea ahalik eta den­bora gehien, eta ahalik eta beranduen izatea beharra egu­neko zentro batera edo zaharren egoitza batera joateko».

Jubilatuen aktibotasunaren adibide dira, esaterako, gimna­sia ikastaroak: hiru txanda dau­de orain, 150 pertsona guz­ti­ra; eta laugarren txanda bat osatze­ko adina jende badago: «osasun­tsu egon behar dugu eta!».


Euskera eta informatika txertatzeko ere, asmoa

Beste bi helburu ere badauzka zuzendaritza berriak. Batetik, euskera txertatu nahi dute pix­kanaka: «komunikazio guztia elebitan izango da, euske­raz eta gaztelaniaz; baina harago joan nahi dugu. Badakigu jende asko dagoela kanpotik etorritakoa, eta orain ez du ikasiko euskeraz; baina pixkanaka txertatu behar dugu euskera. Garai batean izan ziren oinarrizko euskera ikas­taroak, adibidez».

Eta txertatu nahi duten bes­tea, informatika da: «batzuen­tzat pauso haundiegia izango da, baina noizbait hasi behar dugu. KZgunekoekin hitz egin dugu, eta komentatu dugu oso ondo legokeela, bazkideak ani­matzea bertara joatea. Modu po­si­tiboan helarazi behar zaie. Esaten badiezu WhatsAppean tal­de bat izan dezake­tela bera­ien bilobekin, adibidez, sekulako poza hartuko dute. Horrela aur­keztu behar dugu. Edo Goiz Eguz­kin lagunekin kafea hartzeko elkartzeko, WhatsApparen bi­tar­­tez geratu daitezkeela erraz; edo pos­ta elektronikoa erabili. Eta erabiltzen hasten badi­ra, guri asko erraztuko digu ko­mu­nikazioa. Jendeak askotan ez du jakiten, hemen zer antolatzen eta egiten den. Erakarri behar ditugu Goiz Eguzkira, eta horre­ta­rako oso tresna egokia dira horiek», azaldu dute.

«Jendearen harrera sekulakoa izan da; ilusioa egin die, bereziki emakumezkoei»

Laukotea oso pozik dago, bazki­deen erantzunarekin: «jendea­ren harrera sekulakoa izan da. Lehendakaria emakumea iza­­te­ak sekulako ilusioa egin die, be­re­ziki emakumeei. Beldur pix­ka bat ere sartzen zaizu, ilusio ho­rri erantzuteko gai izango ote zaren. Jendea aldaketaren zain zegoen. Gainera, badakite zuzendaritzan jende berria sar­tzen denean, lanerako gogotsu sartzen dela. Oso ondo hartu gaituzte; ondoegi, beharbada... Batzuek esan digute, zuek pri­me­ran egingo duzue. Eta eran­tzu­kizuna da hori».

Horregatik, batzarrean esan zieten bazkideei, «beraien la­gun­­tza beharko dugula eta esker­tuko dugula. Eta aldez aurretik eskatu genien barkamena, gaiz­ki egin dezakegunagatik. Izan ere, normala da hasieran gauza batzuk ez egitea nahi bezain ondo. Baina laguntza izango du­gu; aurreko urteotan kolabo­ra­tzen aritu den taldea, jarraitzeko prest azaldu da», eskertu dute.

Udalaren eta Ongintzaren aldetik ere, laguntzeko prest azaldu direla nabarmendu dute: «babestuta sentitu gara. Guztioi komeni zaigu, honek aurrera jarraitzea», diote.

«Gogotsu» sartu dira lauak, Goiz Eguzkiren jardunean inpli­­katu eta lan egiteko. Dagoeneko eman dituzte aurreneko pau­so­ak: «jubilatuen egoitza batzue­kin jarri gara harremanetan, gauzak ondoen egiten dituzten horiekin, jendeak gomendatu dizkigunak, galdetu diegu zer eta nola egiten duten, nola antolatzen dituzten bidaia eta irteerak...».

Beraien ideiak eta beste egoi­tzetan jasotakoak, pixkanaka txer­tatuko dituzte. Baina gaur gaurkoz, dagoe­neko berresku­ratu du bere lasai­tasuna Goiz Eguzkik, aurrerantzean ere egoi­tzaz eta bertako zerbitzuez goza­­tzen jarraitu ahal izango du­­ten jakitun: «hau ezin genu­en galtzen utzi».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!