Langile 50. urteurrena

Langile ikastolako langileen bazkaria antolatu da maiatzaren 23rako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 00:00

Langile ikastolako 50. urteurrena dela eta ikastolako langileentzat bazkari bat antolatu da. Txartelak atzo jarri ziren salgai Laubidietako idazkaritzan. Irakasle ohi, irakasle, hezitzaile, sukaldari, jangelako langile, garbitzaile eta gainontzeko langile guztiak daude deituak joateko. Bazkaria maiatzaren 23an antolatu da Akarregi sagardotegian, 14:30etan. Prezioa 24 euro da eta txartelak salgai apirilaren 24ra arte egongo dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!