Kontrakantxa

'Hilerokoa' eta gero gaur aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 00:00

'Hilerokoa' argitalpena erakutsi zuten atzo Kontrakantxan.

Gaztetxeko berriak jasotzen dituen Hilerokoa argitalpen bereziaren ale berria aurkeztu zuten atzo, pizza-poteak lagunduta. Gaur, apirilaren 9tik 13ra Legution egingo diren Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena egingo dute 20:30etan eta ondoren, jantoki soziala irekiko da. Gaztetxeko bertsolariak ariko dira afaria girotzen. Bihar hitzordu bikoitza dago. 11:00etan hitzaldia izango da, feminismo proletarioaren erronken inguruan. Arratsaldean, berriz, gaztetxea irekita egongo da, «gazteok harremantzeko eta aisialdirako espazioa izan dezagun, txotx denboraldiak inposatutako festa eredutik aparte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!