Musika

Txistularien kontzertua etzi udaletxeko arkupeetan egingo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 00:00

12:30etan hasiko da Leokadisti Txistu Taldearen eskutik eta Joxe Mari Iparragirreren zortzikoa eta doinuek izango dute protagonismoa.

Etzi igandean, Leokadisti Txistu Taldeak, kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupeetan, eguerdiko 12:30etan. Hernani Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako talde honek ohitura duenez, txistularien errepertorioko obra eta dantzarako doinuz osatu du egitaraua, eta bereziki, Joxe Mari Iparragirreren zortziko eta doinu ezagunek izango dute protagonismoa, kantari urretxuarraren jaiotzaren 200. urteurrena dela eta. 

Horiez gain, J.M. Gonzalez-Bastida, Pepe Iantzi, J.A. Erauskin, I. Ansorena, F. Corto, A. Ugarte edo A. Ibarrondoren obra eta piezak  entzun ahal izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!