Kontzentrazioa

'Bakea eta demokrazia, erasorik ez' eskatu dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 00:00

Plaza Berrin egin zen asteartean kontzentrazioa euriari aurre eginez.

Auzitegi Nazionalean deklaratzen ari dira egun hauetan Ezker Abertzaleko hainbat militante, «independentismoa zapuzteko» eta horien artean, Juan Mari Olano hernaniarrak deklaratu zuen pasa den asteartean. Hau horrela, herritar talde batek kontzentrazioa deitu zuen Plaza Berrin, «auzi hau salatzeko» eta nahiz eta euria egin bertan bildu ziren hogeitamarren bat herritar Bakea eta demokrazia, erasok ez lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!