gaztelekua

BeatEroak saioetarako, aukera oraindik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 5a, 00:00

Rap musika eta euskera lantzeko proiektu pilotua da BeatEroak, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendua, eta Hernaniko Gaztelekuan jarriko da martxan, besteak beste. Martxoaren 13an Telmo Trenor beatmakerrarekin rap abestiak eta bideoklipa egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek; aste honetara ere luzatu da izen-ematea. Era berean, prestaketa saio batzuk egingo dira Gaztelekuan, bihar eta martxoaren 10, 11 eta 12an, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!