KONTRAKANTXA

Hileroko berria aurkeztuko da, pizza-potearekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 5a, 00:00

Kontrakantxa Gaztetxean, 19:00etan jarri dute hitzordua. Bihar, Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea aurkeztuko da, jangela soziala irekitzearekin batera, eta etzi, hitzaldia izango da.

Hainbat hitzordu jarri dira aste honeta Kontrakantxa Gaztetxean. Aurrenekoa, gaur. Arratsaldeko 19:00etan hasita, gaztetxeko berriak jasotzen dituen Hilerokoa argitalpen bereziaren ale berria aurkeztuko dute, pizza-poteak lagunduta, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Bihar, bestalde, apirilaren 9tik 13ra Legution egingo diren Euskal Heriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena egingo dute 20:30etan, GKS eta IAk eta ondoren, jantoki soziala irekiko da. Gainera, gaztetxeko bertsolariak ariko da afaria girotzen.

Gaztetxea irekita, «aisialdirako espazioa izan dezagun»
Horrez gain, larunbaterako hitzordu bikoitza jarri dute. Hasteko, goizeko 11:00etan hitzaldia izango da, feminismo proletarioaren erronken inguruan.

Arratsaldean, berriz, gaztetxea irekita egomgo dela jakinarazi dute, «gazteok harremantzeko eta aisialdirako espazioa izan dezaguen, txotx denboraldiak inposatutako festa eredutik aparte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!