Pala ikastaroa martxan, 10-14 urte artekoentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 4a, 00:00

Astearte eta ostegunetan egin ahal izango da, martxotik ekainera. Izen-ematea irekita dago.

Martxoan sartu berritan, Hernaniko Palisten elkarteak pala ikastaroa antolatu du gazteentzat. LH5 eta LH6 mailetako ikasleek astearte edota ostegunetan hartu ahal izango dute parte, 16:45etatik 17:45etara egingo diren saioetan, eta DBH1 eta 2 mailetakoek, egun berdinetan, baina 15:45etatik 16:45era. Saio guztiak kiroldegiko frontoian izango dira, eta materiala bertan egongo da eskuragarri.

Izen-ematea oraindik irekita dago 670 827 254 telefonoan edo hernanikopalistak@gmail.com.

 

Ostiraleko saioek, aurrera

Bestalde, 8 urtetik gorakoentzat ostiraletan Tilosetan egiten dira saioak, 16:45etatik 17:45etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!