Errugbia

«Talde barneratzailea etengabe hazten ari da inklusiorako urratsak emanez»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 4a, 00:00

Hernaniko talde barneratzaileak saio politarekin gozatu zuen igandean, Landaren.

Hernaniko Errugbi Elkarteko talde barneratzaileak topaketak egin zituen igandean. Hurrengo zitak Getxon eta Almerian dituzte.

Topaketa bereziak antolatu zituzten beste behin igandean Hernani Errugbi Elkarteak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak. Oinez ibiltzen diren desgaitasuna duten haur eta gazteei zuzendutako topaketak egin ziren Landaren, eta bertaratuek hainbat joko eta ariketa egin zituzten, taldeko begiraleekin batera. Bazkariarekin borobildu zuten eguna.

Honekin, klubak adierazi du «talde barneratzailea gehiago ezagutarazi eta jokalari berriei dei egin» nahi izan ziela. «Talde barneratzailea etengabe hazten ari da «inklusiorako urratsak emanez».

Ildo horretatik jarraitzeko, hurrengo hitzorduak ere zehaztu ditu: Bultza ligako Getxoren aurkako partidua eta maiatzean Almerian jokatuko duten txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!