KZ GUNEA

Izena eman edo itxaron-zerrendan sartzeko aukera, apirilerako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 4a, 00:00

KZ Guneko apirileko ikastaroen programazioa argitaratu da. Doan dira.

Martxokoak dagoeneko hasita, apirileko ikastaroen programazioa prest dauka KZ Guneak. Izena eman edo itxaron-zerrendan tokia hartzeko epea ireki du.

 

Bulegoa irekita

Ikastaroetan izena emateko, kzgunea.eus webgunera jo daiteke. Baina laguntza nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, Biteriko bulegora jo daiteke aste egunetan, 09:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara. Telefonoz 943 02 36 50 zenbakira deitu edo tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora ere idatzi daiteke.

Ikastaro guztiak doan dira, eta ohi bezala, aurrez aurre egitekoak edota urrundik egitekoak izango dira aukeran.

KOMUNIKAZIOA

AURREZ AURREKOA

WhatsApp. Smartphonean. Apirilaren 6tik 7ra, 16:00-18:00, euskeraz.

OINARRIZKO FORMAKUNTZA

AURREZ AURREKOA

Oinarrizko internet. Nabigatu eta posta elektronikoak bidali. Apirilaren 1etik 23ra, 11:00-13:00, euskeraz.

Mekanografia. Apirilaren 24tik 30era, 11:00-13:00, euskeraz.

IRUDIA ETA BIDEOA

AURREZ AURREKOA

Argazkiak. Argazkiei ukituak zure Smartphonearekin. Apirilaren 7 eta 8an, 09:00-11:00, euskeraz.

AISIA ETA ENTRETENIMENDUA

AURREZ AURREKOA

Zure bidaia planifikatu. Apirilak 1- 3, 16:00-18:00, euskeraz.

URRUNEKOA

Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak, apirilaren 20tik maiatzaren 6ra, 20 ordu, gaztelaniaz.

OFIMATIKA

AURREZ AURREKOA

LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu. Apirilaren 1etik 3ra, 09:00-11:00, euskeraz.

PRODUKTIBITATEA

AURREZ AURREKOA

Google. Ikasi antolatzen eta kudeatzen, Google aplikazioekin. Apirilaren 20tik 29ra, 16:00-18:00, euskeraz.

SARE SOZIALAK

URRUNEKOA

Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube. Apirilaren 20tik maiazaren 20ra, 40 ordu, gaztelaniaz.

Marka pertsonalak eta LinkedIn. Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra, 20 ordu, gaztelaniaz.

Pinterest. Apirilaren 20tik 29ra, 4 ordu, gaztelaniaz.

e-ADMINISTRAZIOA

AURREZ AURREKOA

Online izapideak Osakidetzarekin. Apiriaren 27tik 28ra, 09:00-11:00, euskeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!