GERTAERA

Haize gogorraren ondorioz, Urbieta kaleko zuhaitz bat hautsi eta lurrera erori da

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 15:58

Haize gogorraren ondorioz, Urbieta kalean kokaturik dagoen zuhaitz bat hautsi, eta erori egin da. Ez da inolako inolako kalterik ereagin, eta berehala hasi dira lanean udal langileak, zuhaitza moztu eta bertatik kentzeko.

Haize bolada oso indartsuak ari dira izaten Urumea bailaran, gaurko egunean zehar; eta zakarra eta hainbat objektu ere ikusi dira airean, haizeak eramanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!