BOLEIBOL

Esther Lopezek Erreginaren Kopa irabazi du entrenatzaile lanetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 00:00

Lehenengo urteko kadeteek Summa 1 gainditu zuten larunbatean.

Hernaniarrak May Deco Logroño taldea zuzentzen du eta 0-3 gainditu dute finalean Avanca Menorca. Superkopa ere irabazi zuten.

Esther Lopez hernaniarrak jokalari bezala marka bikainak ezarri zituen eta orain entrenatzaile modura, bere lehen urtean, ildo beretik jarraitzen du. Menorkan jokatu den Erregina Kopa irabazi zuen igandean berak zuzentzen duen taldearekin, May Deco Voleibol Logroño, finalean Avanca Menorca 0-3 gainditu eta gero.
Partidua hasierako puntuetatik kontrolpean izan zuen Logroñok. Taldeko lehen entrenatzaile modura Esther Lopezek jadanik Superkopa eta Erreginaren Kopa irabazi ditu eta ligan lehenengo postuan sailkatua dago Logroño. Ez litzateke harritzekoa izango aurten hiru titulu eskuratzen baditu Errioxako taldeak.

Lautik lau garaipen kadete eta infantiletan
Asteburua borobila izan da Hernaniko taldeentzat. Bi talde nagusiek atsedena zuten eta kadete eta infantil mailetako lau taldeek jokatu zuten. Gainera, lautik lau garaipen lortu zituzten, maila oso onean jokatuz.  
Bigarren urteko kadeteek Fortuna 1 garaitu zuten, 0-3, eta liga erregularra amaitzeko jardunaldi baten faltan txapelketa lehiatzeko fasean sartuko dira ongi kokatuta. Txapeldun izateko aukerak dituzte. Lehenengo urtekoak ere 3-0 irabazi zuten Summa 1en kontra. Ahalik eta postu hoberenean geratzen saiatuko dira
Infantiletan liga erregularra garaipenekin amaitu dute bi taldeak. Infantil lehenengo urtekoak Summa 1 gainditu zuten eta bigarren amaitu dute liga erregularra. Bigarren urtekoek 1-3 irabazi zuten Tolosan, Laskorainen kontra, eta hirugarren amaitu dute. Orain azken fasea hasiko dute txapelketa erabakiko duten kanporaketekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!