Udala

Etxeberriko 7garren blokean eraiki den eskailera egokitzea eskatu da Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 2a, 00:00

Pasa den astearteko Plenoan erregu eta galderetan hernaniar bizilagun batek eskaera bat egin zion Udalari eskailera bat egokitzeko Etxeberriko zazpigarren blokean. «Injustizi bat egin da nire gurasoekin. Adinekoak dira eta bi metroko eskailera bat eraiki da beraien garajearen ondoan eta ezin dute ibilgailurik bertan sartu. Eskailera hori murriztea eskatu zuen. Xabier Lertxundi alkateak erantzun zion bera Udaleko teknikoekin bertan egon zela egoera aztertzen. «Arazoa dimentsionatu behar da. Ikusi dugu egoera eta teknikoen iritziarekin ikusi dugu ibilgailua sartu daitekeela bertan». Herritarrak erantzun zuen «hori ez dela horrela eta bere gurasoak ezin zutela ibilgailua behar bezala sartu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!