Urteurrena

Langile ikastolak ekitaldi ugari ditu martxan 50 urte ospatzeko urteurreneko ekitaldiak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 2a, 00:00
Langile ikastolako urteurren ekitaldi nagusian abestuko du Ainhoa LarraƱagak.

Floridako lokaletan ikasketak hasi zituztenentzat bazkaria antolatu da Etxeberrin eta txartelak erosi daitezke jadanik.

Langile ikastolako 50. Urteurrena dela eta maiatzaren 16an, larunbatean, bazkaria antolatu dute Florida auzoko lokaletan beraien ikasketak hasi zituzten ikasleentzat, gurasoentzat eta irakasleentzat. Etxeberriko frontoian egingo da bazkari hau eta paella jatea, postrea eta edaria barne 10 euroren truke erosi daitezke bazkarirako txartelak.
Atzo jarri ziren salgai eta martxoaren 29ra bitarte ostegun zein igandetan erosi daitezke: ostegunetan (martxoak 5, 12 eta 26an) Biterin, 17:00etatik 19:00etara eta igandeetan (martxoak 8, 15, 22 eta 29an) Auzokiden, Etxeberri 3, 11:00etatik 13:00etara. Eguraldia aldekoa ez baldin bada karpa jarriko da. Bazkari hau Floridako lokaletan ikasketak hasi zituztenentzat dago zuzendua.

Ekitaldi nagusia martxoaren 14an
Bestetik, urteurrenaren ekitaldi nagusia martxoan bertan antolatu da. Hori martxoaren 14an izango da, Atsegindegin, eta 19:00etan hasiko da. 22:30etan kontzertuak antolatu dituzte Kilimak, Trini-Fox eta Ainhoa Larrañagarekin.
Bi ekitaldi horietarako sarrerak salgai daude Biterin 18:00etatik 19:30etara 5 euroan. Bihar, etzi eta ostegunean egongo dira salgai.
19:00etako emanaldi nagusian, denetik izango da: margolariak eta txalaparta, dantzariak, bertso jolas anekdotikoa, dokumentalaren aurrerapena, argazki emanaldia, eta Langileko ereserkia berriaren aurkezpena, bosgarren mailako ikasleen eskutik.
Hala ere, motorrak berotzen egun bat lehenago hasiko dira, martxoaren 13an 16:45etan, Disko Festarekin. Laubidetako kirol eremuan egingo da, LHko ikasleentzat. Eta hilabetea amaitzeko, martxoaren 28an, Kontu Kantari ikuskizuna antolatu da Biterin, HHko ikasleentzat. Ikuskizun honetarako ere, sarrerak gaur jarriko dira salgai, Bidebietan 16:30etan, 4 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!