Sahara

'Oporrak Bakean' programa martxan, Biterin erakusketa jarri da ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 2a, 00:00

Pasa den urtean harrera egin zitzaien Udalean haur sahararrei eta harrera familiei.

Ostiralean bertan hitzaldi bat eskainiko du Biterin, 19:00etan, Hassana Aalia errefuxiatu sahararrak egoera eta programari buruz hitz egiteko.

Oporrak Bakean programa otsailean hasi zen eta martxoaren 31ra arte egongo da martxan. Programa honetan haur errefuxiatu sahararrak udaran Euskal Herrian hartzeko balio du eta aurkezpenean azaldu zuten aurten ehun bat familia behar dituztela haurrak hartzeko, Bidaia bat baino gehiago kanpainaren baitan. Biterin gaurtik ostiralera arte, erakusketa jarriko da kanpainaren bueltan eta eskuorriak egongo dira.
Ostiralean bertan, 19:00etan, Biterin Hassana Aaliak, Hernanin bizi den Saharako errefuxiatu politikoak, Saharako testuinguru eta egoera politikoaz hitz egingo du. Ondoren, Oporrak Bakean egitasmoaren helburuez hitz egingo da eta programaren inguruko zalantzak argitzeko baliatuko da hitzaldia.

Familiak behar dira haurrak Euskal Herrian hartzeko
Iaz 289 adingabe etorri ziren Euskal Autonomi Erkidegora, eta udara honetan beste horrenbeste ekarri nahi dituzte. 
Horretarako ehun bat harrera familia behar dira. Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haurrak udako bi hilabeteetan euskal familiekin bizitzea errazten du.
Edozein familia motak parte har dezake harrera-familia gisa, bai bakarrik dauden pertsonek, bai bizikidetza-unitateek, seme-alabekin edo gabe. Baldintza garrantzitsuenak adingabeari eskaintzeko denbora eta gogoa izatea eta ostatu hartzeko tartea izatea dira.
Informazio guztia oporrakbakean.eus webgunean jasota dago. Udaran, bi hilabetez saharar ume bat etxean hartu nahi baduzu harremanetan jarri lankidetza@gmail.com webgunean edo 943 33 70 17 telefonora deitu, Aristizabal 7 behea helbidean ere egongo dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!