errugbia

Burgosen aurka ariko da gaur Hernani

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 1a, 00:00

Ohorezko Mailako errugbilariek UBU-Colina Clinik taldeari egingo diote aurre bihar, 12:15etan, San Amaron. Hernaniarren egoera uste baino zailagoa da, baina ez dituzte galdu lan egiteko gogoa eta indarra, eta gogor borrokatuko dute gaur ere. Bestalde, desgaitasuna duten gazteei zuzendutako topaketa egingo da gaur Landaren, goizeko 11:00etan hasita. Ordu erdi ondoren hasiko da errugbi saioa eta hirugarren denbora 13:30etan hasiko da. Pikoteoa eta makarroiak izango dituzte aukeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!