Erraustegiaren kontra gaur, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Manifestazioa bateratua deitu dute gaurko, Donostian, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta beste hainbat eragilek. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, Easo Plazatik, Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez erre etorkizuna! lelopean. «Zaldibarren gertatutako hondamendiak erakutsi digu, ezin dugula erraustegia onartu», nabarmendu dute: «gutxi batzuen negozioagatik, herritarren osasuna jarri dute arriskuan, eta krisia sortu denean ezkutatu egin dira agintari politikoak. Negligente hutsak dira». Era berean, jakinarazi dute, Zubietako erraustegia ofizialki inauguratzen duten egunean, herri guztietan kandelekin eta beltzez jantzita egingo dituztela kontzentrazioak, 19:00etan. «Oraingoz martxoaren 3a da mahai gainean dagoen data, baina ez da ziurra», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!