Babestutako edukia

Teknologia berriena eta konfiantzazko tratua, bezeroaren eskura

Kronika - Erredakzioa 2020ko otsailaren 29a

Javier Montosa doktorea, Itero eta X-Guide puntako tresnak alde banatara dituela.

Esperientzia eta teknologia berriena, modurik onenean uztartzen ditu Alaia Odontologia Zentroak. 2006an zabaldu zituen bere ateak Hernanin, eta orain, 14 urteko ibilbidearekin, azkeneko belaunaldiko bi tresna berri jarri ditu bere pazienteen eskura, haien ahoaren eta hortzen osasuna hobetzeko.

Horietako bat da eskaner intraorala, Itero izenekoa. Gailu elektronikoa da, eta aukera ematen du hortzen inpresio digitalak egiteko, bezeroarentzat metodo tradizionala baino askoz ere erosoagoa den modu batean. Sekulako zehaztasuna eskaintzen du, gainera.

Eta bestea da nabigatutako zirujia, X-Guide izena daukan tresnarekin. Teknologia horren bitartez, inplanteak jartzen dira bere kokalekurik egokienean, aldez aurretik planifikatuz ordenagailuarekin, modu digitalean, pazientearen hiru dimentsiotako eskanerra erabilita. Horrela, lortuko da zirujia erosoagoa eta seguruagoa.

Teknologia berriena ez ezik, konfiantzazko lantaldea dauka Alaiak. Hiru odontologo eta zazpi higienista eta laguntzailek osatzen dute taldea, Javier Montosa doktoreak zuzenduta, eta beraien ahaleginak batzen dituzte zerbitzu osoena eskaintzeko, pazienteei konfiantza sortuko diena. Garbi daukate, ahoaren osasuna ona izatea funtsezkoa dela, osasun orokorra ere ona izateko. Izan ere, ahoaren osasuna ez zaintzeak, lotura zuzena dauka diabetesa eta obesitatea bezalako gaixotasun kroniko batzuekin. Gainera, ahoko edozein infekziok, gaitasun fisikoa eta errendimendua gutxitzen du, egunerokoan kirola egiten duten pertsona horiengan.

Alor guztietan esperientzia zabala daukate Alaiako profesionalek, eta etengabe ari dira formatzen, sektoreko azkeneko tekniken berri izateko. Gainera, ezagutzari, gehitzen diote bezeroaren bisita ahalik eta atseginena izateko ahalegina: erlaxatuta eta lasai egotea bilatzen dute. Horretarako, odontologia zentroa diseinatu dute modu moderno eta minimalista batean, sustatzen duena soilik ahoaren osasun eta estetikari eskainitako momentu bat bizitzea.

Ezaugarri guzti horiekin, urteak daramatza Alaiak, Hernaniko eta eskualdeko pazienteak zaintzen. Eta Eusko Jaurlaritzaren Padi programara ere, atxikituta dago. Etorkizunerako helburua ere, garbi daukate: bezeroei kalitaterik oneneko zerbitzua eskaintzen jarraitzea, puntako teknologia baliatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!