Boleibola

Donosti eta Tilosaren aurka, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Seniorretako bi taldeek ez dute partidurik jokatuko asteburuan. Kadete eta infantilek gaur jokatuko dute; bik etxean, eta beste biek kanpoan.

Atsedenerako tartea izango dute asteburuan, Heraniko boleibol elkarteko talde beteranoek, bai nesketan eta baita mutiletan ere.
Jokatuko dutenak, kadete eta infantiletako neskak izango dira.

Aurrenekoa jokatzen, eta etxean, infantiletako nesken 1 taldea izango da: 10:00etan jokatuko du Summa Aldapetaren aurka. Bigarren taldea ere gaur 10:00etan ariko da, baina Tolosan, Laskorain taldearen aurka.

Kadeteeteako bi taldeek ere gaur jokatuko dute, eta batek kanpoan aritu beharko du: bigarren taldea Donostiako Pio Baroja kiroldegira joango da, 12:30etan Fortunaren aurkako norgehiagoka jokatzeko. Kadeteetako nesken aurreneko taldea, berriz, etxean ariko da, 10:00etan, infantilak bezala, Summa Aldapetaren kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!