Sendotzarako topaketak, asteartetik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Martxoaren 3an ekingo die, Hernaniko Parrokiarteko Pastoraltzak, eta asteartero izango dira saioak, 19:45etan apaiz-etxeko batzar gelan.

Datorren astean ekingo die Hernaniko Parrokiarteko Pastoraltzak, sendotza edo konfirmaziorako topaketei. Martxoaren 3an hasita, asteartero izango dira saioak, arratsaldeko 19:45etan, apaiz-etxeko batzar gelan, Izpizua kaleko 3garren zenbakian, solairuartean. 18 urtetik gorakoei luzatu die deialdia, parte hartzeko.

Topaketen ondoren, sendotzako sakramentua hartu ahal izango dute partehartzaileek, eta ekainaren 6an egingo dute hori, larunbatarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!