ENE KANTAK

'Satorjator' emanaldia gaur, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
'Satorjator' emanaldia ikusi ahal izango da gaur, Oronan. Argazkia: Ene Kantak

Bi saio eskainiko ditu Ene Kantak taldeak, arratsaldeko 16:30etan eta 18:30etan.

Haur eta gaztetxoek gaur izango dute aukera, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Ene Kantak taldearen Satorjator emanaldia ikusteko. Bi saio eskainiko dituzte, 16:30etan eta 18:30etan. Sarrera guztiak salduta daude.

 

Hainbat gomendio, sartu-irtenak errazteko

Emanaldiak izango dira Orona Fundazioak Galarretan daukan Oroka Ideo eraikinean; Hernanitik Galarretarako bidean dagoen eraikin multzoetan aurreneko­an. Ateak zabalduko dituzte, saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago. Bertan izango dira Doberako langile eta laguntzaileak, sartu-irtenak errazten laguntzeko eta zalantzak argitzeko; baina jarraibideak zehaztuko dituzten seinaleak jarraitzeko ere eskatu dute.

Bestalde, gomendatu dute Oronara autobusean joatea, apar­katzeko lekua badagoen arren, erremonte jaialdi berezia izan­go delako Galarretan, eta jende asko espero delako.

Doberak eskerrak eman nahi izan dizkie, era berean, Orona Fundazioari, emanaldirako aretoa uzteagatik; eta Astigarragako Merke Azoka dendari eta Urnietako 2KN okindegiari, sarrerak saltzen laguntzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!