ARRAUNA

Zortzi batel gaur, seigarren jardunaldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia gaur jokatuko da, 17:00etan Errenterian. Bertan izango dira Hernani Arraun Elkarteko zortzi batel. Infantiletan, nesken bi batelek eta mutilen batek hartuko dute parte; promesetan, nesken bik; kadeteetan, mutilen batek; eta jubeniletan, mutilen beste bik. Sailkapenari dagokionez, promesetako nesken aurreneko taldea dabil finen; 20 batelen artean bosgarren dijoa, aurreneko sailkatuarengandik, San Juanengandik 15 puntutara. Gertu ditu, hala ere, Hibaika, puntu bat gehiagorekin, eta Orio, bi puntu gutxiagorekin. Gaurkoaz gain, beste hiru jardunaldi geratzen dira oraindik Liga bukatzeko, eta lanean segiko dute neska-mutilek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!