MARTXOKO AGENDA

Laburbira, Zinegoak eta antzerki zikloa martxoan, makina bat emanaldirekin gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
'Gau beltza' film laburra izango da ikusgai, besteak beste, Laburbira film laburren jaialdian, martxoaren 25ean Biterin.

Hilabete bukaera aldera izango dira bi zine zikloak eta antzerki saioak, eta baita Txistularien Topaketa ere. Aurretik, literaturak hartuko du protagonismoa, martxoko kultur agendan.

Kultur ekintzetan barietatea ekarriko du martxoko agendak ere, hernaniarrentzat. Baina bereziki, hiru arlok hartuko dute protagonismoa, oraingoan: literaturak, antzerkiak eta zineak.
Izan ere, antzerki zikloaren hilabetea izango da martxoa, eta ohi bezala, hiru antzezlan eskainiko dituzte Biterin, 24tik 26ra: Ni, munduko txarrena hasteko, Vaiven etxearena, Ainara Ortega hernaniarra antzezleen artean dela; Quitamiedos ondoren, Kulunka konpainiarena; eta Ene ba! bukatzeko, Txalo Produkzioakena. Hila­ren 16an jarriko dituzte sarrerak salgai.
Baina hiru horiek ez dira izango, martxoko antzerki saio bakarrak. Hilaren 14an, Hansel eta Gretel emanaldia eskainiko du Borobil Teatroak, haurrentzat. Sarrerak, etzitik aurrera salgai, Biterin.
Antzerki zikloa bezala, martxoaren bukaera aldera izango dira, baita ere, bi zine ziklo. Batetik, Laburbira antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, hilaren 25ean, 18:30etan Sandiusterrin. Horrela, beste urte batez, Hernanira ekarriko ditu, Film laburren XVII. jaialdiko pelikulak.
Eta bestetik, hilaren 27an eskainiko dute Zinegoak nazioarteko jaialdiaren film sorta, Biterin, Berdintasun Kontseiluak eta Udalak antolatuta. Bilboko Gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdia da Zinegoak, hain justu.

Makina bat literatur saio, adin ezberdinetarako
Baina guzti horien aurretik, literatura izango da protagonismo berezia hartuko duena. Izan ere, ohiko ekintzei segida emanez, makina bat literatur saio izango dira Biterin, adin ezberdinetako herritarrei zuzenduta.
Horrela, hasteko, Mintzoan kux-kux irakurketa kluba izango da hilaren 5ean, 3-5 urteko haurrentzat; emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik lantzeko saioa, Kattalin Minerrekin, hilaren 10ean; bi ipuin kontaketa saio, Apaxirekin 18an eta Maite Frankorekin 31n; eta literatur solasaldiak hilaren 11n eta 17an, Ane Mayozekin. 

Txistulari Gazteen Txapelketa eta Topaketa, 28an eta 29an
Festa berezirik ere izango du martxoak, musikarekin lotuta. Izan ere, Txistulari Gazteen XV. Txapelketa antolatu dute hilaren 28an, goiz eta arratsalde, Milagrosan; eta Txistularien To­paketa 29an, kaxkoan barrena.
Txistu doinuak entzuteko, dena den, ez dute hilaren bukaerara itxaro  beharko: txistu kontzertua eskainiko du Hernani Musika Eskolak, hurrengo igandean, martxoaren 8an. 

 

5 Mintzoan kux-kux, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasak, Marik gidatuta. 3-5 urteko haurrentzat, gurasoek lagunduta. Tokia mugatua da. 17:30etan, Udal Liburutegian.
8 Txistu kontzertua, Hernani Musika Eskola Publikoak. 12:30etan, udaletxeko arkupeetan.
10 Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik, Kattalin Minerrek gidatutako mintegia. Miren Amurizaren Basa liburua landuko dute. 19:00etan, Udal Liburutegian.
14 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 14:30etara, Urbieta kalean.
14 Kalez Kale Kantari, 12:00etan abiatuta Plaza Berritik.
14 Erromeria, San Joan Konpartsak antolatuta. 18:30etatik 20:30etara, Plaza Berrin.
14 Haur antzerkia: Hansel eta Gretel, Borobil Teatroaren eskutik. 6 urtetik gorakoentzat. 12:00etan, Biterin. Sarrerak salgai, martxoaren 2tik aurrera.
18 Ipuin kontaketa, Apaxirekin. 17:30etan (3-4 urtekoentzat) eta 18:00etan (5-7 urtekoentzat), Biterin. Tokia mugatua da, eta gonbidapenak eskatu behar dira Udal Liburutegian.
25 Zinea Euskaraz: Laburbira, film laburren XVII. emanaldia. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, euskeraz. 18:30etan, Sandiusterrin.
27 Zinegoak, Zinearen eta Arte Eszenikoen Gaylesbotrans Jaialdia. Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udalak antolatuta. 19:00etan, Biterin.
28 Hernaniko Txistulari Gazteen XV. Txapelketa. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara, Milagrosan.
29 Txistularien Topaketa, 10:00etan Kaxkoan.
30 Zilegi Eskola: Perkusio tailerra, Iñigo Egiarekin, euskeraz. 09:15etan, 14:30etan edota 18:30etan, Hernaniko Bertso Eskolan.
31 Ipuin kontaketa, Maite Frankorekin. 17:30etan (3-4 urtekoentzat) eta 18:00etan (5-7 urtekoentzat), Biterin. Tokia mugatua da, eta gonbidapenak eskatu behar dira Udal Liburutegian.
ANTZERKI ZIKLOA
Sarrerak salgai, 
martxoaren 16tik aurrera.
24 Ni, munduko txarrena, Vaiven Producciones. Euskeraz. 20:00etan, Biterin.
25 Quitamiedos, Kulunka Teatro. Gaztelaniaz. 20:00etan, Biterin.
26 Ene ba!, Txalo Produkzioak. Euskeraz. 20:00etan, Biterin.

LITERATUR SOLASALDIAK
11 La lluvia amarilla, Julio Llamazares. Ane Mayozek dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
17 Andraizea, Irati Goikoetxea. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Udal Liburutegian.


ERAKUSKETAK
10-28 Argazki erakusketa, Nagore Legarreta. 18:00etatik 20:00etara, Biterin.

GAZTELEKUA
5 Betaurreko moreak dinamika, Tratu Onakekin.
7 Bar Bahar pelikula.
13 BeatEroak, euskerazko rap musika sortu eta bideoklipa sortzeko saioa, Telmo Trenorrekin. 16:30etan.
14 Santa Barbarara irteera, 16:30etan abiatuta.
24 Argazki markoak egiteko tailerra, 17:30etan.
29 Argazki Rallya Hernanin, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!