'Aguas oscuras' eta 'Lur eta Amets', asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 28a, 00:00

Bueltan da zinea Biterin, asteburu honetan. Aguas oscuras filma jarriko dute, gaur 22:30etako saioarekin hasita, astelehenera bitarte. Abokatu bat da protagonista: deskubritu du, hainbat heriotza munduko konpainia haundienetako batekin daudela lotuta; baina horiek argitzeko saiakeran, bere bizitza, familia eta lana jarriko ditu jokoan. Haurrentzat, berriz, Lur eta Amets jarriko dute, bihar eta etzi, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!