Ibon Fernandez Iradi presoa aske ez uztea erabaki du Frantziako justiziak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 28a, 00:00

Ezezkoa eman dio Zigorren Aplikaziorako Ganbarak, kaleratzeko eskaerari. Manifestazioa deitu dute gaur, 20:00etan Lasarten.

Frantziako justiziak ez du aske utziko, oraingoan ere, Ibon Fernandez Iradi presoa, esklerosi anizkoitza gaixotasuna daukana. Kaleratzeko eskaerari ezezkoa eman zion atzo Zigorren Aplikaziorako Ganbarak, eta beraz, kartzelan segiko du. Azaroan, presoa aske uzteko motiborik bazela onartu zuen auzitegi batek, baina fiskaltzak erre­kurtsoa jarri, eta erabakia aldatu du ganbarak.

Erabaki horren kontra, eta Ibon Fernandezen askatasuna eskatuz, manifestazioa egingo dute gaur, Lasarteko Okendo pla­zatik abiatuta, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!