langile ikastola

Langileko 50garren urteurrenean lau ekitaldi hiru egunetan, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Martxoaren 14an izango da emanaldi nagusia, Atsegindegin; eta sarrerak gaur jarriko dira salgai Biterin, 18:00etatik 19:30etara, 5 euroan.

Langile ikastola bere 50garren urteurrena ospatzen ari da eta martxoan antolatu dute ekitaldi nagusia. Hori martxoaren 14an izango da, Atsegindegin, eta 19:00etan hasiko da. 22:30etan kontzertuak antolatu dituzte Kilimak, Trini-Fox eta Ainhoa Larrañagarekin.

Bi ekitaldi horietarako sarrerak gaur jarriko dira salgai Biterin 18:00etatik 19:30etara 5 euroan. Martxoaren 3, 4 eta 5ean ere egongo dira salgai.

Diskofesta 13an, emanaldi nagusia 14an eta Kontu Kantari 28an
Arratsaldeko 19:00etako emanaldi nagusian, denetik izango da: margolariak eta txalaparta, dantzariak, bertso jolas anekdotikoa, dokumentalaren aurrerapena, argazki emanaldia, eta Langileko ereserkia berriaren aurkezpena, bosgarren mailako ikasleen eskutik.

Hala ere, motorrak berotzen egun bat lehenago hasiko dira, martxoaren 13an 16:45etan, Disko Festarekin. Laubidetako kirol eremuan egingo da, LHko ikasleentzat. Eta hilabetea amaitzeko, martxoaren 28an, Kontu Kantari ikuskizuna antolatu da Biterin, HHko ikasleentzat. Ikuskizun honetarako ere, sarrerak gaur jarriko dira salgai, Bidebietan 16:30etan, 4 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!