ERREMONTEA

Erremontearen Eguna larunbatean Galarretan, doako sarrerarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Arratsaldeko osoko festa antolatuko da 16:00etan hasita; eta Urrezko Erremontea ere emango da.

Galarretan Erremontearen Eguna ospatuko da etzi, larunbatarekin. Garai batean, Erremontearen Gala bezala ezagutzen zena da, hain justu; eta bertan, denboraldiko erremontista onenek urteko sariak jasoko dituzte, multzo desberdinetan.

Urrezko Erremontea saria ere bertan emango diote, urteko onenari. Gainera, sarrera doan izango da, eta kirol ikusgarri honetaz gozatzeko aukera paregabea da larunbatekoa.

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, partiduak jokatuko dira; eta tartean, musika, kirola, sariak, luntxa... denetarik egongo da. Festa borobila izango da, eta baliteke, gainera, sari nagusia, Urrezko Erremontea, erremontista hernaniar batek eskuratzea: sekulako denboraldia egin du Endika Barrenetxeak, Buruz Buruko Txapelketa irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!