ingurumena

Ekologia eta iraunkortasunaren lotura egin berri da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Ekiona farolen lehenengo instalazioa Karabelekon jarri da.

Ekiona farolen lehenengo instalazioa egin dute, kontsumo gutxiko LED luminaria eta Kenlok zentralita adimenduna dituztenak.

Ekiona eguzki farolen lehenengo instalazioa egin da Hernanin Karabelekon. Instalazioa kontsumo gutxiko LED luminaria eta Kenlok zentralita adimendunez hornituta dago.

Honi esker, onurak lortzen dira bai udalerriko biztanleentzat bai ingurugiroarentzat, lehendik bazegoen nekazaritza ekologikoaren jarduerarekin batuz.

Lehenengoei dagokienez, Ekionako farolen bitartez, isolatuta dauden eta sarera konektatzeko zailtasunak dituzten guneetako argiztapen-beharrak betetzea lortzen da, segurtasuna eta ongizatea modu iraunkorrean areagotzeko helburuarekin.

Bestalde, ingurumen onurak berotegi efektuko gasen isurketa murriztearekin zerikusia du, CO2 gasa batik bat. Horrek, gaur egun munduan eragina duen berotze globala murrizten laguntzen du.

Lehen aipatu bezala, instalazioa Kenlok zentralita adimendunez hornituta dago, eta sistema honen helburua da, aurrera eramatea eguzki faroletako funtzionamendu parametroen kudeaketa, kontrola eta monitorizazioa.

Gainera, presentzia detektagailu bat du eta, horren bitartez, oinezkoren bat gertutik detektatzean argi-intentsitatea haunditzen du, instalazioaren eraginkortasuna eta errendimendua asko hobetuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!