Martxoak 9ra arte, tasak ordaintzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Ura eta saneamenduaren (2019ko 3garren lauhilekoa), industria hondakinen (2019ko 4garren hiruhilekoa) eta hondakinen (2020ko 1go hiruhilekoa) zerga tasen erreziboak ordaintzeko epea, martxoaren 9an bukatuko da. Helbideratuta daudenak, epearen azken egunean, astelehen horretan, kobratuko dira; eta helbideratuta ez dutenek, etxean erreziborik jaso ez badute, udaletxeko HHZtik pasa behar dute kopia bat jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!