Ibon Fernandezen inguruko ebazpena gaur plazaratuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Gaur plazaratuko da, Ibon Fernandez Iradi preso dagoen gaixo larriaren askatasunaren errekurtsoaren ebazpena. Bosgarren aldiz eskatu dute bere askatasuna: «Frantziako estatuak behin eta berriro oztopatzen du Ibonen askatasuna, fiskalaren bidez», adierazi du Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak. Bere askatasuna eskatzeko, bihar, 20:00etan, Lasarteko Okendo plazatik abiatuko den manifestaziora deitu dute: «Hernani eta Buruntza eskualdeko herritarrei dei egiten diegu, manifestazioan parte hartzera. Hortaz, bihar Hernanin ez da kontzentraziorik egingo».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!