Sorospena

Hernanin lehen sorospenetako eta sorosle ikastaroa emango da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 26a, 00:00

Ikastaroan teoria eta praktika erakusten dira. Argazkia: DYA Gipuzkoa.

DYA Gipuzkoak biztanlego osoari zuzendutakoa antolatu du martxoaren 2tik martxoaren 13ra eta Inmakuladan egingo da ikastaroa.

Datorren astelehenean, martxoaren 2an, Hernanin Sorosle eta Lehen Sorospenetako ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak eta biztanlego osoari irekia egongo da.
Ikastaroaren iraupena bi astekoa izango da martxoaren 13ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa Inmakulada Ikastetxean izango da, Sandiusterri Kalea, 4.
Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagutza oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak jorratuz.

Sorosle titulua eskuratzeko aukera
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du. Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik, 120 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943-46 46 22 telefonora deitu daiteke edo www.DYAgipuzkoa.com web gunean egin daiteke

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!