Igeriketa

Enaitz Goñik bi urrezko domina eta zilarra, Euskal Herriko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 26a, 00:00
Bi urrezko domina eta zilarra lortu ditu Goñik. Argazkia: KHP.

Denbora oso onak eginda Espainiako Neguko Infantil txapelketarako hiru minima lortu ditu.

Enaitz Goñi Euskal Herriko txapeldun geratu da bi frogetan, infantil mailan, Irunen jokaturiko igeriketa txapelketan. Gainera hirugarrenean zilarra eskuratu zuen. 
Euskal Herriko infantil txapelketan hiru lasterketetan parte hartzen dute eta 15 urteko Goñi igerilari gazteak sekulako txapelketa osatu zuen. Aritu zen hiru frogetan, Espainiako Neguko Infantil mailako minimak eskuratu zituen, baita udakoak ere. 
Aurrena 200 bizkarrean aritu zen eta zilarra lortu zuen Marcos Simon irabazle nafarrarengandik zazpi ehunenekotara. Bere denbora 2:11.28 izan zen eta irabazlearena 2:11.21.  
Garaipenak bigarren eta hirugarren jardunaldian etorri ziren eta 400 eta 1.500 libre frogetan. 400en 4:11.30 denbora egin zuen ongi nagusituz. Distantzia luzean, 1.500en, 16:35.37 egin zuen. 
Datorren martxoaren 13tik 15era Oviedon ariko da froga horietan Espainiakoan.
Hiru denbora hauekin Espainian, 2004ean jaiotakoen artean, 15 denborarik onenen artean kokatzen da nahiz eta abenduan jaiotakoa izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!