Museoa

Udaberriko egitaraua argitara, Chillida Lekuk

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00
'Eye Benches III' lana ikusgai egongo da Chillida Lekun.

Nabarmentzekoak dira 'The Shadow Belongs to Light' eta programari ekingo dion 'Eye Benche III' eskultura. 

Chillida Leku museoak udaberriko egitaraua aurkeztu berri du otsailean eta datozen hilabeteetarako egitarauan The Shadow Belongs to Light nabarmentzen da, Eduardo Chillidaren grabatuen hil ondoko seriearen erakusketa. Museoak «obra gonbidatua» programari ekingo dio martxoan Louise Bourgeoisen Eye Benches III eskulturarekin. 
Granito beltzeko bloke bakar batetik zizelkatutako bi begiz osatutako eskultura da, eta martxotik aurrera Chillida Lekuko zelaiaren baso-zatian egongo da ikusgai, uda amaitu arte. Bestetik, martxoaren 27ra arte Oyarak lana dago ikusgai. Tituluak Oyarak lanari egiten dio erreferentzia; 1954an sortu zuen burdinazko eskultura hori Manuel Illarramendiren Hernaniko sutegian, eta Zabalaga baserriaren beheko solairuan erakusten da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!