Udala

Etxe hutsen jabeentzat zuzendutako bilera informatiboa egingo da bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00
Udaletxean aurkeztu zuten aurreko astean etxebizitza mahaiean.

Etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko Bizigune programaz  ariko dira udaletxean 18:30etatik aurrera.

Bizigune programa, etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko bihar bilera informatiboa egingo da programaren inguruan, etxe hutsen jabeei zuzenduta, 18:30etan udaletxean. Bizigune programaren bidez etxe hutsak alokairura bideratzen dira. 

Eskaintzen diren abantailak azalduko dira besteak beste
Horretarako, etxe huts horien jabeei «abantailak eskaintzen zaizkiete». Batetik, «etxe hutsaren errentamenduarekin ez kezkatzeko, 6 urteko akordioa sinatzen dute etxe jabeak eta Jaurlaritzak, eta azken hau arduratzen da kudeaketa lanez, baita mantentze lanetaz ere».
Era berean, «jabeek bermatuta izango dituzte 6 urte horietan errentaren diru-sarrerak, baita etxea hutsik geratzen bada ere». Gainera, «etxea bizitzeko moduan ez dagoela-eta, obraren bat egin behar izanez gero, diruz laguntzen da jabea, eta interesik gabeko maileguak eskaintzen zaizkio». Horrez gain, «energia ziurtagiria lortzeko tramiteekin ere laguntzen du programak».
Programan parte hartzeko erabakia etxe hutsen jabeena da, eta Udalak ezin du tartean sartu, baina parte hartzera animatu nahi ditu. «Alokairu soziala indartzeko helburuarekin, 500 bat gutun bidali dizkiegu, hutsik daudela kalkulatzen dugun etxeen jabeei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!