UDALA

Atsegindegiko berrikuntzak amaituta erabilgarri dago herritarrentzako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00
Atsegindegi estali da alboetan.

Elkarteek erabili dezakete eta materiala gordetzeko bilgunea eta harmailak daude. Argiztapena eta akustika hobetu dira.

Atsegindegi berriz ere erabilgarri dago udazkenean, urriko lehenengo egunean, hasi ziren berrikuntza lanak amaitu eta gero. Guneak orain arteko erabilera bera izango du, hau da herritar guztiei irekia eta elkarteek antolatzen dituzten ekintzetarako egokitua.

Obrari esker espazioa argiagoa eta akustika hobetzea lortu da. Jatorrizko egitura mantendu da baina materiala aldatu da. Polikarbonatozko geruza jarri da tramo zentraletan, argia pasatzen uzteko; era berean, akustika hobetzeko esku-hartze batzuk egin dira. Argiztapena ere berritu da, eta energetikoki eraginkorragoak den LED sistema jarri ere bai.

Estalkia alboetan zabaldu da eta babes espazioak alboetan (materialarentzako biltokiak eta publikoarentzako harmailak) sortu dira. Iparraldeko fatxadan babes sistema labainkorra ezarri da (gillotinaren modukoak) eguraldiaren arabera irekita edo itxita eduki ahal izateko. Alde honetako baranda kristalezkoa da argi naturala ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. Ez da aurreikusten beste harmaila handiagorik jartzea.

Pertsianei dagokienez, goian egongo dira normalean eta, ekitaldiren bat dagoenean, pertsianak jaisteko aukera dago euria, haizea edo hotza dagoenean. Biltegi batean daude interruptoreak eta udal langileen edota elkarte antolatzailearen ardura izango da horiek manejatzea (eguna eta orduaren arabera). Ez da areto bat, plaza baizik, babestua, baina irekia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!