boleibola

Bera Bera estutu arren galdu, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00

Partidu gogorra zeukan Hernanik larunbatean, Pio Baroja kiroldegira egin baitzuen bisita, Bera Bera Euskal Ligako bigarren sailkatuaren kantxara. Eta talde donostiarra asko estutu zuen arren, galdu egin zuen azkenean, (3-1). Bi zati izan zituen partiduak. Irabazten hasi zen Hernani, aurreneko jokoa eskuratuta (18-25). Bigarrena ezin lehiatuagoa izan zen, makina bat desenpaterekin, baina donostiarren aldera erori zen (34-32), 40 minutuko lehiaren ondoren. Horrek indartu egin zuen talde donostiarra, eta ahuldu hernaniarra. Horrela, hurrengo bi jokoak eskuratu zituen Bera Berak (25-17 eta 25-15), partidua eskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!