arrauna

Aurreneko paladak Hernanik, Oria ibaian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00

Estreinako estropadan, 14garren izan zen neska nagusien trainerua, eta 10garren mutil jubenilena.

Martxan da Hernaniko neska nagusien trainerua, beste urte batez; eta larunbatean eman zituen aurreneko paladak estropada batean. Oriaren jaitsieran aritu ziren, Orion, bi traineru hernaniar: neska absolutuena, eta mutil jubenilena.

Neska absolutuetan, 14garren izan zen Hernani, 20 traineruren artean. 15:12 denboran osatu zuen ibilbidea, eta Orio irabazleak baino 1:03 gehiago behar izan zuen.

Hernaniko mutil jubenilak, berriz, 10garren izan ziren, jubenilen eta talde mixtoen kategorian, azkeneko postuan. 15:43 denboran osatu zuten, Zumaia irabazleak baino 1:29 gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!