FUTBOLA

Berdinketa bana, zapore ezberdinarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00
Eibar bigarrenaren kontra berdindu zuen Hernanik, Euskal Ligako partidua.

Puntu ona lortu zuen Hernanik Euskal Ligan, Eibarren kontra (1-1); eta enpate gazi-gozoa Ohorezko Erregionalek, Zarautzen (2-2).

Berdindu egin dute Hernaniko bi talde nagusiek, asteburu honetan. Baina zapore ezberdineko puntua izan da bakoitzarentzat. Emaitza ona izan zen Euskal Ligako neskentzat, Eibar bigarren sailkatuaren kontra lortu baitzuten berdinketa, Zubipen (1-1), Lizasoren golari esker. Puntu horrekin, zortzigarren postura igo da Hernani, Barakaldori aurrea hartuta. Toki erosoan daude txuri-berdeak, azkeneko postuak urrun utzita.

Gazi-gozoa izan zen, aldiz, Ohorezko Erregional mailako mutilek lortu zutena, Zarautzen kontra (2-2), Mikel Lizarazuren eta Navarroren golekin. Galdu gabe jarraitzen dute txuri-berdeek, baina zazpigarren garaipenaren bila joan ziren Zarautzera. Edozein kasutan, igoeraren lehian sartuta dago, 47 punturekin hirugarren. 49 dauzka Eibarrek eta 48 Anaitasunak, baina partidu bat gutxiago daukate, beraien artekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!