Erakusketa

Patchwork lanak eta nola egiten dituzten ikusteko aukera, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 00:00
Patchwork lanen egileak, erakusketan bertan lanean, inaugurazio egunean.

Bosgarren urtez jarri dituzte Patchwork lanak ikusgai, Biteri kultur etxean. Eta mantak, poltsoak, estutxeak, kutxak edota jostailuak ikusteaz gainera, bertaratuek ezagutu ahal izango dute, nola egiten dituzten. Izan ere, bertan egongo dira egileak, pieza berriak sortzen.

Ostiralera arte egongo da erakusketa, arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara. Eta bertan, aukera izango da errifak erosteko 1,5 euroan, manta baten zozketan parte hartzeko. Ostiralean bertan egingo dute zozketa, erakusketa bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!