Goiz Eguzki

Zuzendaritzarako hautagaiak aurkezteko batzar orokorra, etzi

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 23a, 00:00

Asteartean egingo du urteko batzarra, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzak, 16:00etan; eta bertan aurkeztuko dira, zuzendaritza berrirako hautagaiak.

Bere etorkizun lausoari buelta eman dio Goiz Eguzki jubilatuen egoitzak, urtarrilaren 13an egin zuten ezohiko batzarraren ondoren. Eta etzi emango dute beste pauso bat, egoitzaren jarraipena bermatzeko. Izan ere, urteko batzar orokorra egingo dute, arratsaldeko 16:00etan hasita egoitzan; eta bertan aurkeztuko dituzte, zuzendaritza talde berria osatzeko hautagaiak.

Goiz Eguzkiko bazkide guztiei irekia da, eta deia luzatu diete, bertaratzeko.

Egungo zuzendaritza taldea, erreleborik ez zeukala eta, oso kezkatuta azaldu zen Goiz Eguzkiren etorkizunarekin. 14 urte zuzendaritzan egin ondoren, dimisioa aurkeztu zuten Paco Goya presidenteak eta bere taldeak, hainbeste urteren ondoren nekatuta eta errelebo eske. Egoera kezkagarriari buruz aritzeko, ezohiko batzarra deitu zuten urtarrilean, «elkartearen existentzia» zegoelako jokoan. Batzar horretan, hainbat bazkide azaldu ziren prest, zuzendaritza talde berria osatzeko.

Horrek buruhausteak arindu zituen, eta etorkizuna argitu. Bide horretan hurrengo pauso garrantzitsua eman beharko dute etzi, zuzendaritza taldea osa­tzeko hautagaiak aurkeztuta. Horrek bermatuko du Goiz Eguzkiren jarraipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!