Esperantza bizirik mantentzeko, Santboianaren kontra gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 23a, 00:00

Hernani eta Santboiana, aurreko denboraldiko partiduan, Landaren.

Landaren jokatuko du Hernanik, eguerdiko 12:00etan hasita. Mailari eusteko aukera izaten segi nahi dute trikoloreek, irabazita.

Egutegi zaila dauka Hernanik, errugbiko Ohorezko Mailan, denboraldi bukaerara bitarte; zaila daukan bezala, beste urte batez mailari eustea. Baina pronostiko guztiei kontra egin, eta esperantza bizirik mantendu nahi dute trikoloreek. Eta horretarako, berpiztuko dituen garaipen baten bila aterako dira gaur, Landareko berdegunera.

Santboiana izango dute aurrean, eguerdiko 12:00etan hasita. Kontrario gogorra, hernaniarrek hain garrantzitsua luketen garaipen hori lortzeko. Bosgarren dago talde kataluniarra, Independiente eta Bartzelonare­kin play-offerako postuak lehia­tzen. Aurreneko itzuliko erreferentzia ere, ez daukate aldeko trikoloreek: 62-7 galdu zuten, Bal­diri Aleun.

Baina 11garren postua dagoeneko 12 puntura daukatenean, pronostiko guzti-guztiak hautsi beharrean daude hernaniarrak, eta talde indartsuenak ere menderatu beharko dituzte.

Horretarako, aurreko asteburuko partidua ahaztu, eta bere maila onena berreskuratu beharko du Hernanik; Ordiziaren kontra erakutsi zuena, hain zuzen ere. Eta horretarako beharko dute, baita ere, etxeko zaleen laguntza; Inauterien festa giroa Landarera eraman, eta taldeari bultzada ematea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!